XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beharrezkoa zan bere eskuetatik urrun ipintea kutxiloak eta gauza arriskugarri guztiak, eta emakumea giltzapetuta eukitea.

Halan ta guztiz be, gau baten iges egin eustan.

Neuk untzez jositako barru-leiho bat askatu ta handik egin eban iges eta gehiago eztot inoz ikusi.

Hilda egongo da behar bada, esan eban Miss Dartle'k irri-barrez.

Ikusi nebanean, jarraitu eban Mr Littimer'ek, ezala agertuko, Mr James'engana joan nintzan jazo zana berari esateko.

Mr James hasarratu egin zan eta berba gogorrak esan eustezan, hain gogorrak ze ni be hasarratu ta joan egin nintzan.

Orduan Inglaterrara etorri nintzan.

Bildur zan Miss Dartle, Emily bizirik egon ezketinokoan, Steerforth ostera be beragaz batuko ete zan.

Honegaitik deitu ta jakinerazo eustan dana, nik Emily'ren osabeari esan ta honek topau ta beragaz eroan eien.

Halan ba, hurrengo arratsaldean Londres'a joan nintzan Mr Peggotty ikustera.

Hau beti ebilen lekurik leku Emily'ren bila, baina gehienetan Londres'en.

Sarri ikusi neban gabaz, oso berandu, oraindino etxera joan barik egozan emakume eskasen arte bila ta bila, aurkitu gura ebana euren artean topauko ete eban bildurragaz.

Gela bat eukan Hungerford Market'en, denda baten ganean.

Hara joan nintzan oinez.

Dendakoei itaundu neuntsen ta goian egoala esan eustien.

Leiho ondoan jesarrita egoan irakurten.

Atea jo neban baina ezeustan entzun.

Eskua sorbaldaganean ipini neuntsonean begiak jaso ebazan.

David jauna! Mila esker etorteagaitik! Jesarri zaitez.

Ondo etorria!.